Lyrics
Isiltasunak ere sailka daitezke
Mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen
Berde eta urdinaren kontrakoa da
Azaleratzen den ura
Ezagun da: kolore zahar bat
Otoitzak ere sailka daitezke
Esne-hortzeriak sailka daitezke
Esperantza eta haren falta ere
Haren falta ere
Mantxa gorri bat itsasoan zabaltzen
Berde eta urdinaren kontrakoa da
Azaleratzen den ura
Ezagun da: kolore zahar bat
Ilargia da laru
Ezereza mila moduz islatzen da, entzun
Beldurrak edonor profeta bilakatzen du